BERTSOTAN

Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa bidean da

Lehia baino gehiago, gozamena bilatzen duen 2020ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa bidean da, eta joan den astean lehen hiru saio burutu ziren. Hemendik aurrera, martxoaren 28ra arte luzatuko da txapelketa, Murgiako Palatu kirol eremuan amaitzen den arte.

Betiko lez, Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua “bultzatu, indarberritu eta ikusarazi” nahi da.  Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 12 taldeak dira. Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.

Abian da lehen fasea, urtarrilaren 24tik otsailaren 15era artekoa, eta taldeak 4 ligatan banatu dira. Hiru taldeko lau liga ezberdinetan banatuak. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta bi sailkapen orokorraren arabera. Finalaurrekoak otsailaren 29an Agurainen, martxoaren 7an Aramaion eta martxoaren 14an Amurrion izango dira. Bakoitzean bi talde arituko dira lanean eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera.
Finala, martxoaren 28an izango da, Murgiako Palatu kirol eremuan.

Saio guztien egutegia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button