BERTSOTAN

Arabako bertso kuadrilla artekoa

Datorren astean, urtarrilak 18, larunbata, Aguraingo Andramari plazan, Arabako bertso kuadrilla artekoaren aurkezpen prentsaurrekoa egingo da 10:45ean.

Bertan bat-bateko 15 taldeen ordezkariak eta idatzizko 20 taldeen ordezkariak egongo dira azalpenak emateko prest. Eta Arabako Bertsozale Elkartearen ordezkariak ere ez dira faltako.

Urtarrilaren 18tik apirilaren 5era luzatuko den aurtengo ekimena berrituta dator, eta lau ardatz izango ditu: autogestionatua, herrikoia, taldeka eta sailkapenik gabe.

Aurrera bolie!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu