Nontzeberri

“Arabako Antzinako Musika Astea” martxan da

Arabako Antzinako Musikaren Asteak zortzi kontzertu eskainiko ditu aurtengo edizioaren barruan. XVII. eta XVIII. mendeetako konposizio eta musika tresnak izango dira protagonista  irailaren 10a bitartean gauzatuko den programaren baitan. Kontzertuak Gasteizko, Maeztuko, Zuhatzu Kuartangoko eta Baranbioko eskenatokietan izango dira.

Gaur, irailak 4, Gasteizeko Santa Maria Katedralean, Musica Boscareccia taldeak Argia eta itzala elkartzen diren lekuan izeneko saioa eskainiko du. Musica Boscareccia talde barrokoak Johann Hermann Schein-ek 1621ean Leipzig-en argitaratutako abesti bilduma batetik hartu du izena. Instrumentazio aldakorreko talde honek XVII. eta XVIII. mendeetako ganberako ahots musika interpretatzen du batez ere, ahots bakarreko eta baxu jarraituko abestietatik hasi eta instrumentu akonpainamendua duten kantatetara. Oso errepertorio zabala eta askotarikoa du, besteren artean, publikoarentzat oso ezagunak ez diren konposizioak, obra argitaragabeak eta berraurkituak izateko zain dauden piezak.
Andoni Mercero (biolina eta zuzendaritza) Aldo Mata (txeloa) eta Carlos Garcia Bernalt (klabezina) hirukoteak Alicia Amo sopranoarekin konpartituko du oholtza.

Arabako Antzinako Musikaren Asteak dakarren programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version