ESZENA

“Aquí va a venir un cataclismo” antzezlana, Oreretako Mikelazulon

J.B. Pedradasek Aquí va a venir un cataclismo izeneko obra aurkeztuko du Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, igandean, 19:00etatik aurrera.

Ekitaldia Zizt! antzerki-programazioaren baitan ondu dute; Zizt! Programazioa, hain zuzen, Eztena arte eszenikoen jaialdiaren aurrerapena da. Aurtengo Eztena ekainaren 15etik 18ra bitarte egingo da.

Aquí va a venir un cataclismo obraren harira, J.B. Pedradasek sortutako trilogiaren amaiera da; No estoy para nadie eta Pepinos podridos en el frigo antzezlanak dira trilogia horren lehenengo bi zatiak, zeinak Mikelazulon aurkeztu diren.

Kasu honetan, Montse Miguélez psikiatraren azalean sartuko da Pedrades. Montse goibel dago, une txarrak igarotzen ari da. Hala, bipolaritatea-asaldurari buruzko hitzaldia ematera doala, bere egunkari intimoa irakurtzen hasiko da bere senetik irtenda.

Azkenik, maiatzaren 28an, eta Zizt! egitarauren baitan, Parasite kolektiboak Hot Water lana taularatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button