IKUS-ENTZUN

“Aquarius” eta “Buñuel en el laberinto de las tortugas”, FAS Zineklubaren aurtengo azken saioetan

Asteartero bezala, FAS Zinekluba proposamen interesgarriarekin dator gaurkoan ere: Aquarius (Kleber Mendonça Filho. 2016). Ohi den bezala, Bilboko El Carmen aretoan izango da emanaldia, 19:45ean. Ondoren, Jose Ramon Mariño, Mugarik Gabeko Erakundeko ekonomialariak solasaldia eskainiko du, filmaren gaia abiapuntu hartuta.

FASek luzatu digunez, dokumental generoa  gogorarazten duen erritmo mantsoko filma da.  Bertan, botere ekonomikoari aurre egiten dion emakume batek sistema neoliberalaren aurka erakusten duen erresistentziaren gaineko istorioa kontatzen da. Clara da protagonista, 65 urteko emakume bat, kazetaria eta musika kritikaria izandakoa. Gizarte maila onekoa, bizitzan hainbat gorabehera gainditu behar izan ditu; besteak beste, senarraren heriotza eta minbizia. Errezifen bizi da, Aquarius eraikineko apartamentu batean, itsasoaren aurrean. Baina eraikuntza enpresa batek eraikina bota nahi du garaiarekin bat datorren berri bat egiteko. Clara da saldu nahi ez duen jabe bakarra.

Eta datorren astean, abenduaren 17an, aurtengo egitaraua itxiko duen azken saioan, beste proposamen interesagarri bat: Salvador Simó Busom zuendariaren Buñuel en el laberinto de las tortugas (2019) animaziozko film ederra.

Fermin Solisen izen bereko komikiaren moldaketa da. Animazio teknika xume baten bitartez, kolore garbiekin, Buñuelen lanaren gaineko kontakizun argigarria aurkezten digu bere filmean, baita haren izaera eta sormen artistikoaren hunkiberatasuna ere.

“Paris 1930.Luis Buñuel mugimendu surrealistaren aurpegi nagusietako bat da. La Edad de Oro filmaren estreinaldia eskandalu bihurtu da; ez du aurkitzen Las Hurdesen gaineko proiektua garatzeko perspektibarik. Ramon Ancin bere lagunak zin egiten dio finantzatuko duela loteria tokatuz gero.  ‘Mirakulua’ gertatzen da, eta errodatzen hasten dira”.

Informazio gehiago duzue, Fas Zineklub web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu