ARTEA

Naturaren argazkirik onenak Donostian

Wildlife Photographer of the Year naturari buruzko argazkigintzako lehiaketa garrantzitsuena eta ezagunena da, Naturaren Historiaren Museoak (British Museum) eta BBC Wildlife-k antolatua, mundu osoko milaka argazkilariren partaidetza erakartzen duen urteko gertakari nagusia baita alor honetan. 2010ean, XXXVII. edizioan, 80 herrialdetako 31.152 irudi baino gehiago aurkeztu dituzte.
Kutxako Boulevard aretoetan orain aurkezten den erakusketa, 2009. urteko lehiaketan epaimahaiak saritu zituen eta aipamen berezia jaso zuten irudiek osatua da.

Erakusketa dakarren lehiaketa 1964an hasi zen, Animals aldizkariaren babesarekin, BBC Wildlife Magazine-ren sortzailea, eta hiru ataletan egituratu zen: ugaztunak, hegaztiak eta beste animalia batzuk. Urte hartan 500 argazki aurkeztu zituzten; 2008an, berriz, 32.350 argazki aurkeztu zituzten. 1984an British Museum-eko Natura Historiaren Museoa elkartu zen BBC Wildlife Magazine-rekin, elkarrekin batera lehiaketa sustatzeko. Museoak nabarmen jaso zuen lehiaketaren maila eta geroko erakusketa.
Erakusketa museoko areto nagusian egiten hasi ziren, argazkilari irabazle guztiak bertan zirela, mundu osotik etorriak, eta naturaren munduko izen handien eskutik jasotzen zituzten sariak, horien artean, Sir David Attenborough, Sir Peter Scott, Gerald Durrell, David Bellamy, Simon King edo Tony Soper.
Lehiaketaren eta erakusketaren oraingo formatuaren hasiera
izen zen.

Wildlife Photographer of the Year bihurtu da munduan dagoen naturari buruzko argazki lehiaketarik handiena eta
entzutetsuena.

Kutxa Boulevard Aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button