BESTELAKOAK

Antzinako negarra

Danserie ensemble taldeak Lachrimae antiquae • 1512 • Antzinako negarra disko-liburuaren aurkezpena egin zuen duela aste batzuk. Disko honetan Danserie taldeak (Alfonso Iturria, Koldo Azkona, Rachel Cuartero, Isabel Abarzuza, Nerea Erbiti, Javier Navascues, Carlos Frutuoso, Gabriela Lopez Bono, Javier Pelegrin) urte horretako giroa, bizipenak eta gertakari nagusiak agertu nahi izan ditu musikaren bidez.

Nafarroaren Konkistak, garrantzi historiko handiko gertakariak, aukera ematen digu Erdi Aroaren eta Errenazimentuaren arteko garai gorabeheratsua hobeki ezagutzeko. Hain zuzen ere, aldaketa nabariak gertatu ziren alor anitzetan: historia, artea, pentsaerak, politika, erlijioa, gerra, musika… Hainbat testu historiko dugun arren, argi da grabaziorik ez dagoela. Halere, transmisio bide bikaina badugu eskura: musika.

Diskoa grabatzeko, Danserie taldekoak iturri historikoak kontsultatu eta aditu batzuekin mintzatu dira, garaiko musikagileen obrak eta Nafarroako herri musika aztertu dituzte eta garaiko musika-tresnak erabili dituzte: flauta eztiak, biola da gamba, biolina, txeloa, klabea, mandolina, txirula, txirimiak eta bajoiak…

Lan berezia, zalantzarik gabe.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button