ESZENA

Antzerkizale Eguna asteburu honetan Mungian

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, Antzerkizale Egunaren bigarren edizioa antolatu du urriaren 8an, Mungian.

Ikuslego zabalari zuzendutako ikuskizunak eta ekitaldi herrikoiak antolatu dira Mungian, asteburu honetarako, Antzerkizale Egunaren kariaz.

Eguerdiko 12:00etatik aurrera, programa zabal eta luzea abiatuko da Porrotx pailazoaren pregoiarekin. Gero, Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia, Bertoko taldearen musika, Mungiako Diz-Diz emakume antzerki taldearen emanaldia, Kukubiltxoren Mortimer bakarrizketa, Ikerne Goikoetxearen haurrekin kalejira, eta Gilkitxaroen 8 begi antzezlanarekin gozatzeko aukera izango da.

Iluntze aldera, berriz, Olalde Aretoan, II. Antzerkizale saria emango diote euskal antzerkigintzako pertsonaia esanguratsu bati, iaz Iñaki Beobideri eman zioten bezala.

“EHAZEk aurtengo antzerkizale sariarekin herria, kultura eta hizkuntza uztartuz sortutako antzerkia omendu nahi du. Euskara bera. EHAZEk eme ekintzailea omendu nahi du. Emakumea bera. EHAZEk gerraurreko garaiak eta Bilboko leherketetako ezkutuko antzezkizun haiek omendu nahi ditu. Antzerkia bera. Hitz bitan, 2011. urtean EHAZEk Amale Arzelus omendu nahi du.”

Eta jaiari bukaera ezin hobea emateko, Kabia laborategiak Sarrionandiaren literaturaren magiatik ateratako Euria esan eta euria erortzea oholtzaratuko du.

Informazio guztia elkartearen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button