ESZENA

Antzerkiko testuen emakume egile amateurren lehen topaketa

Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bitartez eta Teatro dell’Arte antzerki konpainiaren lankidetzarekin, Antzerkiko testuen emakume egile amateurren lehen topaketa antolatu du. Topaketa urtarrilaren 26an eta 27an izango da Bilborocken. Foroa ikus-entzule guztiei dago zabalik, eta baita erakundeei, erakusketa aretoei, antolatzaileei, konpainiei, kolektiboei, antzezle amateurrei eta profesionalei eta literaturarekin, antzerkiarekin eta arte eszenikoarekin erlazionatutako esparruetan lan egiten duten pertsonei ere.

Teatro dell’Arte konpainiak beti  eskaini dio arreta berezia emakumearen gaiari, eta hortik sortu da Mujer: Arte y Esencia izeneko ekimena. Orain, antzerkiko testuen idazketan zentratu da, testuinguru horretan sortu da antzerkiko testuen emakume idazle amateurrei euren lanak erakusteko eta hedatzeko eta euren presentzia ikuspegi eta esparru ez profesionaletatik indartzeko ekimena.

Topaketetan Amaia Vega Diez, Daniela Bartolome, Miren Sanz Fika, Rosane Mateo, Josune Velez de Mendizabal eta Cristina Romea egileak bilduko dira. Horrez gain, Agurtzane Intxaurraga dramaturgoak eta BarrikaHitza antzerki konpainia amateurreko emakume antzezleek idatzi duten eta 26an eszenaratuko den Troyanas antzezlan laburra zuzentzen duen Javier Liñerak ere egingo dute berba. Gainera, Rosane Mateok idatzi eta zuzendutako Krisiak du errua! antzezlana eskainiko dute urtarrilaren 27an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu