ESZENA

Antzerkiko sorkuntza eta interpretazioa, “Eszena Gaztea” izeneko saioetan

Bilboko Udalak Eszena Gaztea izeneko prestakuntza antolatu du, 18 eta 35 urte arteko gazteek antzerkiko sorkuntza eta interpretazioa landu dezaten. Benjamin Alonso eszenako zuzendaria, koreografoa, aktorea, pedagogoa eta dramaturgoa izango da ikastaroa emango duena.

Ekimenaren barruan zortzi prestakuntza-saio antolatu dira, jolas dramatikoari eta gorputz-adierazpenari buruzkoak, eta urritik abendura egingo dira Bilborocken. Modu horretan, Bilboko Udalak “jolaserako, adierazpenerako eta sormenerako espazioa eskaini gura du antzerkiaren eta gorputz-adierazpenaren bidez, gazteei antzerkiko baliabideak eta teknikak hurbildu gura dizkie, eta pertsonen adierazpen, sormen eta komunikazio gaitasunak garatzea erraztu nahi du, besteak beste.”

Hastapenetan ariketa errazak egingo dituzte zaleek, eta gero eta  inprobisazioko egitura konplexuagoak burutuko dituzte, beti ere “parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunak eta taldearen dinamika orokorra kontuan izanik”. Prestakuntza saio horiek amaitutakoan performance bat egingo da, jendearentzat irekia.

Parte hartu nahi duten pertsonek urriaren 4ra arte eman dezakete izena hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button