Nontzeberri

“Antzerkiaren Maiatza” jaialdia, Hendaian

Antzerkiaren Maiatza jaialdia igandera bitartean luzatuko da Hendaian. Besteak beste, Izarren hautsa ikusgarria, Frikun taldea, antzerki ikastaldia, Zeze taldea, Muxua antzezlana, Cumbiam’Bero taldea, Nat & Wats… eta  beste ikusgarri mordo bat antolatu dute.

Antolatzaileek honako gonbidapena bidali nahi izan dute: “Harro asko izateko modukoa da urte hauetan guztietan kultura festibal sonatu hau eraman izana, urte hauetan guztietan berrasmatzen jakin baitu nor bakoitzaren nahi eta asmoetara egokitzeko.
Festibal hau ororen esku den kultura besta handia izaten jarrai dezan nahi genuke. Hendaiako Kultura Zerbitzuak hartu dio antolakuntzaren lekukoa Chimères konpainiari eta hemendik goiti hura izanen da antolatzailea. Segur festibalaren izpirituari helduko diola eta jarraituko duela bestaria izaten, familientzakoa, engaiatua,arina, jostagarria, hunkigarria, harrigarria… izaten eta bere sentiberatasun berea ekarriko diola eta egungo egoerari atxikirik jarraituko duela!
Aurten ere badituzue ikusleek hogeitik gora konpainia profesional zuen zain! Ez zaizue damutuko haien ezagutzea!”

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version