BESTELAKOAK

Antzerkiaren inguruan tailer eta ikastaroak

Hil honetan toki askotan zabaltzen dira hainbat ikastarotan parte hartzeko deialdiak. Arriaga Antzokiak, adibidez, musika-antzerkiko tailer bat antolatu du. Tailerra denboraldi honetan egingo da, urriaren 21etik 2014ko ekainaren 11ra bitartean, eta Itziar Lazkano, Maitane Zalduegi eta Gurutze Beitia izango dira irakasleak.

Ikastaroak interpretazioa, koreografia eta kantua diziplinak hartzen ditu, eta eszena-arteen profesional, erdi-profesional eta ikasleengana zuzentzen da, batik bat.
Ekimenaren xedea da ikuskizun txiki bat muntatzea, ikasleek hiru diziplina horiek praktikatu ditzaten, beren prestakuntza zabaltzeko xedez.

Bigarren aldia da Arriaga Antzokiak antzerki musikaleko tailer bat antolatzen duela, eta aurrekoan, 63 ikasle eta profesionalen parte-hartzea izan zen.

Beste aldetik, Kabia Teatrok datorren ikasturte honetan ateak zabaltzen ditu urritik ekainera lau ikastaro desberdin emateko: Antzerkiaren hastapena, Antzerkia Euskaraz, Sorkuntza Eszenikoa eta Gazteentzako Antzerki Tailerra.
Ikastaro horietan, jolasten, antzezten eta eszenan parte hartzen duten elementuak gobernatzen irakatsiko da, eta pertsonaiaren eraikuntza, mugimendua, aktoreak dituen tresna desberdinak eta abar landuko dira.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button