Nontzeberri

Antzerkia protagonista nagusia asteburuan, Getxon

Antzerki eskaintza anitza antolatu du Getxoko Kultur Etxeak astebururako. Ostiral eta larunbatean, Pubertad antzeztuko da Romo Kultur Etxean (20:00etan), Getxoarte 2018ko Proszenia bekaren proiektu irabazlea. Lan horretan, Emilio Manzano antzerkigile gazteak zalantzan jarri ditu “jatorria, sustraiak, ohiturak eta folklorea, norbanako zein taldeko ustean”.

Larunbatean, Rita euskarazko lana antzeztuko dute Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan. Lehenengoa, unibertsitateko literatura irakasle eta etsipenak jota dagoen poeta da; bigarrenak, bere ikasleak, jakin-gosez, ikasi baino ez du nahi.

Azkenik, igandean, Emakumeak eszenan amateur-antzerki zikloaren barruan Totum antzerki-taldeak El hotelito lana egingo du Romo Kultur Etxean ere, 19:00etan. Horretan, familia xelebre baten istorioa kontatzen da, tragikomedia kostunbrista bihurtuta.

Exit mobile version