BESTELAKOAK

Antzerkia, musika, dantza eta zirkoa Durangoko kaleetan, “2019 Uda Giro” egitarauarekin

Durangoko uda giroaz gozatzeko, eta iaz udako Uda Giro kultur egitarauak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere indarrak batu dituzte San Agustin eta Plateruena kulturguneek antzerkia, musika, dantza eta zirkoa Durangoko kaleetara ateratzeko.

Hala, aurtengo Uda Giro 2019 edizioa, ekainaren 21ean hasi dute eta uztailaren 20ra bitarte, astez aste antolatutako ikuskizunez beteta dator. Guztira, lau kontzertuk beteko dute musikaren eskaintza, Jazzeruenaren baitan, Plateruena kulturgunearen kanpoaldean; Barsanti eta Malas Compañias antzerki taldeek beraien azkeneko ikuskizunak aurkeztuko dituzte Durangoko plazetan (Kalegorrian eta Prozak dira, hurrenez hurren); edota Amaia Elizaran eta Moveo dantza taldearen ikuskizunez gozatzeko aukera izango da, beste batzuen artean aurtengo egitarauak.

Hurrengo hitzorduak, aste honetan izango diren bi emanaldiak: ekainaren 26an,  asteazkenean, eta ekainaren 28an, ostiralean, Plateruena kanpoaldean egingo diren kontzertuak. Asteazkenean, Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich 4tet-en jazza 21:00etan hasita, eta ostiralean 19.00etatik aurrera, Balbino Garitaonandia plazan, Barsanti konpainiaren eskutik, Kalegorrian  antzerki ikuskizunaren emanaldia.

Egitarau osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button