LITERATURA

Klasikoen III. Irakurraldia aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

Jon Mirande hurbilago izango dugu ekainaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian, Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatu duen Klasikoen III. Irakurraldiari esker. Idazle honen Haur Besoetakoa lana izango da 08:00etatik 20:00era bitartean irakurriko dena. Ekimen hau aurrera ateratzeko 400 pertsonen partaidetza ezinbesteko izango da. Udaletxeko, Eusko Jaurlaritzako eta beste entitateetako hainbat pertsona hurbilduko dira Txomin Peillenen ahotsak zabalduko duen irakurraldi honetara. Idazleak, kirolariak, sindikalistak, kazetariak, ekonomistak, abokatuak, Euskaltzaindiko akademikoak eta beste esparru askotako pertsona ezagunek irakurriko dute obra berezi hau.
Munduko Euskal Etxeek ere parte hartuko dute distantzian, aurretiaz grabaturiko tarteekin.

"Ekimen honen helburua bikoitza da. Alde batetik, euskara prestigiatzea, gure klasikoak ezagutaraziz eta irakurketa bera sustatuz. Eta beste aldetik, euskara ikasten ari diren guztiei keinu bat egitea, euren ahalegina txalotzea. Horretarako antolatu da irakurketa hau eta amaitutakoan egongo den erromeria, Zuberoako musika eta dantzariz osaturik etorriko dena", esan du Pedro Alberdi antolatzaileak.

Txomin Peillenek, bere aldetik, esan du ohiko literatura apurtzera etorri zela Mirande, eta ez dugula irakurri behar eleberri pornografikoa balitz bezala, izan ere sinboloz beterik baitago lan hau. "Teresa, protagonista, bada herri minaren sinboloa" gaineratu du idazleak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button