ESZENA

Antzerkia eta dantza, zirku garaikidea eta performance proposanenek jaso dituzte “Artistak Egoitzan” sariak

Bilboko Udalak, BilbaoEszena, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko Artistak Egoitzan programaren hamaikagarren edizioan aukeratutako hiru proiektuak jakinarazi ditu.

Antzerkian eta dantzan, zirku garaikidean eta performancean aritzen diren Bizkaiko bi konpainia eta Gipuzkoako bat dira aukeratutako proposamenak, eta bakoitzak 4.000 euroko laguntza jasoko du. Horrez gain, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko dizkie, bere sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eraman ahal izateko. Eta gainera, sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edota sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, urriaren amaieran egingo den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, BADen, hurrengo edizioaren barruan.

Hala, Gipuzkoako Node konpainiaren Pugna, dantza garaikidea, zuzeneko musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen performancea; Gorka Pereiraren (Zirkozaurre) Tiempo, dantza eta zirku garaikidea uztartzen duen ikuskizuna; eta Eguzki Zubiaren “PERDURABLETercer acto”, dantza eta antzerki proiektuak dira, aurkeztutako 28 proposamenetatik Bilboko Udaleko Kultura Saileko teknikariek aukeratutako proposamenak.

Nekane Alonso Kultura Saileko zinegotziak, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Justo Ezenarro Kultur Programazio zuzendariordeak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak osatzen duten Programazioaren Balorazio Batzordeko kideen azpimarratu dutenez,  “emakumearekin erlazionatutako gaiak jorratzen dituzten lan ugarien eta diziplina anitzeko osagai indartsua duten lengoaia berriak erakusten dituzten proposamenen presentzia handia egon da aurtengo  Artistak Egoitzan hairugarren edizio honetan”.

Informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button