ESZENA

Antzerkia, dantza, musika eta umorea Gasteizko Udal Antzoki Sarearen eskutik

Gasteizen, datozen  sei hilabeteetako programazioa aurkeztu du Udal Antzoki Sareak, eta guztira, 69 proposamen ondu dituzte bertan dantza, musika klasikoa, popa, flamenkoa,  eta familientzako musika eta antzerkiarekin. Horietatik guztietatik zortzi ikuskizun euskaraz izango dira eta beste 15 lehenengoz eskainiko dira Euskal Herrian.

El sueño de una noche de verano, Hamlet-en bertsio berri bat, edo El mercader de Venecia obra klasikoekin batera, euskarazko antzerkia ere izango da protagonista. Diziplona horretan hiru ikuskizun programatu dira:  Zergatik Jamil?, Jokin Oregik zuzenduriko eta Patxo Telleriak idaztitako lana, non immigrazioaren eta tolerantziaren inguruko galderak plazaratzen diren. Antzezlana otsailaren 24an izango da, Principal antzokian. El Florido Pensil, Neskak, antzezlanaren euskarazko bertsioa ikusteko parada egongo da martxoaren 17an. Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik Bakarrizketak dibertigarriarekin ere gozatu ahal du ikusleak. Azken hau, maiatzaren 4an egingo da.

Buenos Airesko San Martin Balleta, Akram Khan, edo Eifman Ballet-arekin batera, Kukai Dantza taldeak Oskara lana aurkeztuko du apirilaren 15ean.

Eta musikari dagokionez, Mikel Urdangarinek bere azken lana aurkeztuko du otsailean, eta gauza bera egingo du Ken Zazpi taldeak martxoan.

Baina horiez gainera, beste ekitaldi asko programatu dira. Ikusi nahi badituzue begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button