ESZENA

Antzerkia, dantza eta txotxongiloak uztartzen dituen “Hariak” ikuskizuna, Beasainen

XIV. Dantza Zirkuituaren eskutik, Ertza konpainiak Hariak koreografia taularatuko du Beasaineko Usurbe Antzokian, maiatzaren 25ean, ostiralez, 19:30etik aurrera.

Hariak diziplina anitzeko ikuskizuna da, eta antzerkia, dantza eta txotxongiloak uztartzen ditu. Lan horrek Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionaindiaren testuetan du oinarria. “Euren bizitzei eusten zieten hariak bat-batean eten egin direla ikusi duten eta zerotik beste bizitza bati ekin behar izan dioten pertsonen esperientzietan dago oinarritua. Benetako istorioak dira, benetako pertsonenak”.

Asier Zabaletak Ertza konpainia sortu zuen, 2004an. Konpainia horretan, askotariko proiektuak egiten ditu: tailerrak, egonaldiak, sentsibilizazio-programak eta abar. Asier Zabaletaren obra askok saria lortu dute nazioarteko jaialdietan. Besteak beste, sari hauek lortu ditu: Kanaria Handiko 10MASDANZA jaialdiko solo-lehiaketako lehen saria, Ego obrarekin;  hiru sari Madrilgo XXII. Koreografia Lehiaketan; koreografia garaikiderik onenaren lehen saria (Chelyabinsken); eta bi izendapen Errusiako Urrezko Mozorrorako (Errusiako antzerki- eta dantza-sari nazionalerako), dantza garaikideko produkziorik onenaren eta koreograforik onenaren kategorietan, Next in Line obrarekin (2010ean). Beste sari batzuk ere jaso ditu: Euskadiko ikuskizunik onenaren saria Leioako (Bizkaiko) 2013ko Umore Azokan, 4X4 ikuskizunari esker; eta arte-ibilbidearen saria XIII. Dantza Sarietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button