BESTELAKOAK

“Ideiak Martxan” eta gazteen proiektuak

Bilboko gizarte eta kultur giroa aberasteko, Bilboko gazteek bultzatzen dituzten proiektuak sarituko ditu Ideiak Martxan programak. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da otsailaren 10era arte.

Ideiak Martxan lehiaketa Bilboko pertsona gazteen eta gazteen kolektiboen sormeneko ekimenak gauzatzen laguntzeko dago. Gazteen Gaietarako Zerbitzuak aukera eskaini nahi die 18 eta 35 urte bitarteko gazteei eurek sortutako proiektuen bidez esperimentatzeko eta ikasteko. Hautatutako ekimenei 900 eta 4.000 euro bitarteko saria emango zaie. Horretarako proposamenaren kalitatea eta aurrekontua hartuko dira kontuan. Ideia bera eta ideia gauzatzea sarituko dira.

Ekimenen gaiak hauetako bat izan behar du: Ikus-entzunezkoak (zinea, bideoa, irratia eta telebista), arte eszenikoak eta ikustekoak (antzerkia, dantza, pintura eta abar), musika, diseinua (grafikoa, interaktiboa, moda eta abar), literatura, softwarea, bideojokoak eta internet, arkitektura, komunikazioa, gizarte eta kultur arloko jarduerak, berrikuntza soziala, eta zientzia eta teknologia.

Irabazleek 2014ko azaroaren 28ra arteko epea izango dute ekimena burutzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button