MUSIKA

Makala “Passion Fruit” lan berria aurkezten ari da

Makala zarauztarrak zuzendutako Makala Jazz Funk Band taldeak Passion Fruit izenburuko lana aurkezten ari da, Euskal Herriko hainbat txokotan; Passio Fruit iraupen laburreko grabazioa da, eta lau doinu biltzen ditu.

Taldeak laster argitaratuko duen lan luzearen aurrerapena da bigarren EP hori; izan ere, grabazio berri horretako bi kantu aurki iritsiko den disko luzean  izango dira, eta beste biak, berriz, Orrua aurreko EPan agertutako beste bi doinuen moldaketak dira.

Ekainaren 20an hasi zen funk banda beroa EP berria aurkezten, eta dagoeneko, makina bat tokitan aurkeztu dute grabazio berri hori. Halere, badira bandaren erritmo dantzagarriez gozatzeko aukera gehiago: hil honen 17an, Donostiako Gazteszena aretoan izango da, Jazzaldiaren programaren baitan; 18an, Itziargo Frontoi Zaharrean, Susubil Fest ekimenaren barruan; 19an, Baztandarren Biltzarrean parte hartuko du, Elizondoko Txokotonen; 30ean, Larrabetzuko igerilekuetan; eta, uztaileko kontzertuak amaitzeko, 31n, Markinako Uhagon Kulturguenean.

Abuztuaren 30ean, halaber, Arantzako Aterpean joko du Makala Jazz Funk Band taldeak, eta irailaren 6an, azkenik, Zarauzko Borghetto Txiringitoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button