Nontzeberri

Antzerki, zinemarako gidoi, musika, literatura eta koreografien sorkuntza

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2020ko ekitaldian diru-laguntzak emateko araubidea plazaratu du. Deialdiak antzerkirako testu, zinemarako gidoi, musika-konposizio, literatura-testu eta koreografien sorkuntza-prozesuak lagunduko ditu.

Diru-laguntza hauetarako, guztira, 354.000 euro daude jarrita. Eta zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-moten artean: 52.000 euro, antzerkirako testuak sortzeko; 104.000 euro, zinemarako gidoiak sortzeko; 64.000 euro, musika-konposizioak sortzeko; 40.000 euro, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko; 40.000 euro, euskarazko ipuin eta nobela motzak sortzeko; eta 54.000 euro, koreografiak sortzeko.

Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

Deialdiaren xehetasun guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari honetan dituzue.

Exit mobile version