ESZENA

Antzerki testuak “Ganbila” bilduma berrian

Susa argitaletxeak, antzerki testuez osaturiko lanak biltzeko, Ganbila izeneko bilduma berri bat jarri du abian. Gisa horretan, antzerkia liburu formatutan irakurtzeko materiala luzatuko dio Susak irakurleari. Atzo bertan bildumaren aurkezpena egin zuten Oier Guillan (bildumaren editorea), Miren Tirapu Goikoetxea, Patxo Telleria eta Ximun Fuchs lagunek, Donostian.

Hauek dira plazaratu diren lehen hiru liburuak: Bazterreko ahotsak (Miren Tirapu Goikoetxea eta Beheko Larraine), Simplicissimus (Patxo Telleria eta Tartean Teatroa) eta Francoren bilobari gutuna (Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu, Unai Iturriaga eta Igor Elortza).

Miren Tirapu Goikoetxeak Beheko Larraine konpainia sortu zuen 2016an, eta ordutik taularatu dituen bi antzezlanen testuak sartu dira Bazterreko ahotsak liburuan. Lehenengo testua, Atte hil aurretik, Maika Etxekopar Lougarot-ekin elkarlanean sortutakoa. Eta bigarrena Manifestu bat, Gaizka Sarasola Iarzabal idazlearekin elkarlanean.

Tartean Teatroaren lana da Simplicissimus, Patxo Telleriak idatzita eta duela gutxi Arriaga Antzokian estreinatu dena. “Naziak boterera iritsi zirenean Berlingo entretenimendu munduan aritzen zirenak progresistak, ezkertiarrak eta judutarrak ziren. Hirugarren Reich-etik gehienek alde egin zuten, baina bakan batzuk bertan geratu ziren autoritateek leku famatuenak itxi ondoren. Nazionalsozialismoaren garaian benetan existitu ziren hiru pertsonaia ditu ardatz Simplicissimus lanak, gaurko eguneko kezka batzuekin paralelismoa sortuta”.

Azkenik, Francoren bilobari gutuna (Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu, Unai Iturriaga, Igor Elortza) lanean “euskal gizartea irakurtzen duen teatro politikoa, lerratua, engaiatua eskaintzen digute Francoren bilobari gutuna oholtzaratu duten kolektiboek”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button