ESZENA

Antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak

Bilboko Zirkuituak antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko aukera eskaintzen du. Modu horretan, antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izango dira Bilboko barrutietan.

Otsailean bertan hasiko dira emanaldiak, eta apirilera bitartean luzatuko dira. Hala, otsailaren 10ean, Bilborock aretoan, 19:00etatik aurrera, Atx Teatroak 7ak bat obra eskainiko du. “Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Saihestezina da? Gure kulturako zazpi bekatu kapitalak eta, orokorrean, bekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diogu: groteskoa, basatia, gupidagabea,… Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da”.

Otsaileko beste saioak honakoak izango dira: Y todo por amor  (7 Grados taldea), La gran depresión (Luna Llena), Intervalo (Loop), Des- (Totum), eta  Sal marina (Alanbike Teatro).

Martxoko saioak, apirilekoak, eta data, toki eta ordutegiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button