ESZENA

Antzerki laburren jaialdia garatuko da asteburuan Iruñean

Badator Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen Jaialdia. Bigarren urtez antolatzen den ekimenean, urriaren 25etik 27ra bitarte, hainbat antzerki pieza labur ikusteko aukera izango da Kondestable Civivoxean. La Nave Producciones Teatrales eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatutako programa da, lan eszeniko garaikideak sustatu nahi dituena.

Hala, mikro arteetan diharduten hiru konpainia arituko dira egunero, eta konpainia bakoitzak 15 minutu inguruko sormen lanak eskainiko ditu, bederatzi antzezlan garaikide orotara.

Pez Limbo, Pepa Sanz & Jose merino-Girasol Flamenco, La Nave, Amaia Irazabal, Amico Teatro, Amaia Bono eta Damian Montesdeoca, Tranpola Teatro, Andrea Irurzun eta Pez Limbo izango dira aurtengo proposamen eszenikoak oholtzara eramango dituzten konpainiak.

Urriaren 25ean, ostiralean, hartara,  Homo Amabilis (Pez Limbo); La coleccionista (Pepa Sanz & Jose merino-Girasol Flamenco) / eta Ser o no ser  (La Nave) mikro antzerkiek hartuko dute  Kondestable Civivoxeko agertokia.

Urriaren 26an, larunbatean aldiz, Nadie viene  (Amaia Irazabal),  Amico’s Planet  (Amico Teatro) eta  Cuando las cosas cobran sentido (Amaia Bono eta Damian Montesdeoca) lanak ikusteko aukera izango da.

Eta igandean, urriaren 27an, bestalde, Azken antzoki dantza (Tranpola Teatro), K-OS (Andrea Irurzun) eta Madame B (Pez Limbo) lanak izango dira programazioa itxiko duten antzezlanak.

Ostiraleko eta larunbateko saioak 20:00etan hasiko badira ere, igandean 19:00etatik aurrera izango dira ikuskizunak.

Argibide gehiago duzue microteatropamplona.com web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button