Nontzeberri

Antzerki laburreko programa Bilboko hainbat udal zentrotan

Urtarrilaren 3ra arte, euskarazko eta gaztelaniazko ikuskizunak antolatu dira Basurto-Zorrotza barrutietan, Kultur Gabonak ekimenaren barruan. Programazioa Zorrotzako Auzoka Komunitate Zentroan inauguratuko da, Kabia teatro konpainiaren Hirosimako zuhaitza izeneko lanarekin, 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz). Ikus-entzuleek gaur izango dute pieza hori ikusteko aukera Zorrotzan, eta abenduaren 18an, Basurtuko Udaltegian.

Egitaraua abenduan zehar luzatuko da, Auzokan eta Basurtuko, Olabeagako eta Altamirako Udal Zentroetan egingo diren ikuskizunekin. Hala, kaleko eta aretoko ikuskizunetan espezializatua, eta umorea, azidotasuna eta poesia uztartzen dituen Pez Limbo konpainiak hainbat jaialditatik pasatu diren eta aintzatespenak jaso dituzten antzerki laburreko lau pieza eskainiko ditu: ¿Espinazo o callos?, Mamá Gallina, Boxers: humor de perros eta Madame B.  Pez Limboren ikuskizuna abenduaren 13an iritsiko da Zorrotzako Auzokara, abenduaren 22an Olabeaga Herri Ikastetxean izango dira, eta urtarrilaren 3an Altamirako Udaltegian.
Gotibera konpainiak Amatxik dixit ikuskizuna egingo du abenduaren 27an, Zorrotzan. Talde hori Gaizka Chamizok, Ander Basalduak eta Nerea Ariznabarretak osatzen dute.
Programazioa osatuko duten beste hitzorduak honakoak dituzue: Altamirako Udaltegian, Carmen Pardoren eta Nati Ortiz de Zarateren Ojos que no ven.. o, de tal palo, tal ardilla lana, eta Imanol Ituiñoren Magia a tutiplén ikuskizuna.

Ordutegiak, datak eta bestelako xehetasunak, hemen kontsultatu.

Exit mobile version