ESZENA

Antzerki Klasikoaren Jaialdia egingo dute Erriberin hil honetan

Hilaren 15etik 31ra bitartean, antzerki klasikoa izango da protagonista Erriberin. Egun horietan, hain zuzen ere, Antzerki Klasikoaren Jaialdia egingo dute.

Portugal, Frantzia, Kolonbia ,Txile, Espainiako, Euskal Herriko eta Nafarroako konpainien lanak ikusi ahal izango dira Erriberin. Nafarroako konpainiei dagokienez, Rakatá taldeak Loperen El Castigo sin Venganza obra antzeztuko du. Horrez gain, Tertro bajo la Arena eta Pentaphonia Brass taldeek ere parte hartuko dute. Azken horrek, gainera, Oligitum obra estreinatuko du.

Emanaldi nagusiak La Cavan egingo dira. Bertan, besteak beste, Teatro del Valedor konpainiak El Invisible Principe Baul taularatuko du; Nao d’amors taldeak Danca da Morte; Euskal Herriko Ur Teatro Antzerkia taldeak Macbeth, eta Rafael Alvarez El Brujo ezagunak Las Mujeres de Shakespeare.

Antzerki obrak ez ezik, jaialdiak hamaika ekitaldi ere atondu ditu, hala nola, mahai-inguruak, erakusketak eta arte dramatikoaren esparruko eskolen topaketak.

Egitarauren xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button