ESZENA

Antzerki klasikoaren izpiritua, Erriberriko Antzerki Jaialdian

Antzerki klasikoren izpiritua zabaltzen duen Erriberriko Antzerki Jaialdia datorren ostiralean, uztailaren 20an, hasiko da. XIX. edizioa abuztuaren 4ra arte luzatuko da.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak Ramon Maria del Valle Inclan idazlearen Luces de Bohemia eta William Shakespeareren Hamlet klasikoak aurkeztuko ditu. Horiez gain, Frantziako La Piccola Familiak Arlequin poli par l’amour  eroango du jaialdira.
Mexikotik Los Colochos konpainia etorriko da Mendoza aurkeztera, eta Argentinako Índigo Producciones-ek, berriz, La Fiesta del Viejo eszenaratuko du.
Beste aldetik, Madrilgo Venezia Teatro konpainiak Tartufo, el impostor aurkeztuko du. Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionalak (CNTC) eta Nao d’amores-ek Comedia Aquilana aurkeztuko dute, Ana Zamoraren zuzendaritzapean. Eta Laurentzi Producciones-ek El hermano de Sancho ekarriko du Erriberrira.

Jaialdiaren programazioak Nafarroako aktoreei zuzendutako lantegi bat ere antolatu da: Creación e interpretación en el personaje. Uztailaren 30etik abuztuaren 2ra egingo da, Erriberriko Kulturetxean.

Ordutegiak, eta eszenaratuko diren obrak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button