ESZENA

“Antzerki Jardunaldiak”, Getxon

Urriaren 15era arte, Getxo euskal antzerki-ekoizpenaren erakustokia izango da bertan garatuko diren 35. Antzerki Jardunaldien eskutik. Programazioaren barruan, genero eta publiko guztientzako hamar antzezlan antolatu dira. Atzo, Antzerki Arinaren atalarekin abiatu ziren jardunaldiok.

La zanja ikuskizuna izango da hurrengo hitzordua, barikuan, Utopian espazioan. Muntaia “esperientzia pertsonaletan oinarrituta dago eta Immigrazio eta Kultur artekotasun udal zerbitzuaren Zurrumurik Ez estrategiaren barruan dago”.
Horren ostean, honako lan hauek osatuko dute helduentzako egitaraua: Play Out: Muriendo de éxito komedia eroa, Un dios salvaje lan garratza eta jenio bizikoa, eta, azkenik Ez dok hiru!, antzerkia eta euskarazko musika uztartzen dituena.

Aurten programatuko diren 14 lanetatik lau haurrentzat izango dira: Supituki pailazo-ikuskizuna, DJ Porru erromeria, Kalean otso, etxean uso lan dibertigarria eta Nómadas, antzerkia, arkitektura eta geometria nahasten dituena.

Horiez gain, adin guztientzako eskaintzaren barruan, honako lanak programatuko dira: Ilusioaren indarra magia-ikuskizuna, Entre cuatro tiempos dantza bertikaleko lana, Eight eta Privolva Landing kaleko dantza-ikuskizunak, Historias de un baúl zirko-muntaia eta Rezikletas antzerki eta musika ikuskizuna.

Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu