Nontzeberri

“Antzerki Garaia” zikloa Beasainen eta Ordizian

Beasaingo eta Ordiziako Udalak elkarlanean antolatu dute Antzerki Garaia zikloa. Apirilaren 24an bitartean makina bat pieza eszenografiko (zortzi antzezlan eta hamar funtzio) oholtzaratuko dira Beasainen eta Ordizian. bukatuko da. Guztien artean nabarmentzekoak dira Moko zorrotza eta Simplicissimus antzezlanak, horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskainiko baitituzte.

Indartsu hasi zen ekimena joan den astean, Tanttaka Teatroaren Utzi zure mezua seinalearen ondoren lanarekin. Aste honetan, urtarrilaren 16an, izango da hitzordua Ordizian, La Pescaderia Ambulante taldeak oholtza gainera eroango duen El gran crucero obrarekin. Bertako pertsonaiak, hiru gazte, ikusleak dibertitzeko asmoz arituko dira, eta zerbitzu militarra bukatu ondoren burutu nahi duten bidaia kontatuko dute ipuin batzuen bidez.

Antzerki Garaia zikloa honako lanekin osatuko da: otsailaren 14an, Ordizian, Giltzadun etxea (Tanttaka Teatroa); otsailaren 21, Beasainen, Moko zorrotza (Txalo Produkzioak); martxoaren 6an, Ordizian, Ene Ba!! (Ados Teatroa); martxoaren 13an, Beasainen, Igel Euria (Ados Teatroa); apirilaren 4an, Beasainen, Simplicissimus (Tartean Teatro); eta apirilaren 24an, Ordizian, Harri orri har (Pez Limbo).

Datu gehiago hemen eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version