LITERATURA

Antzerki bildumako hiru liburu berri

Susa argitaletxeak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztuko ditu sarean gaur goizean, 12:00etan: Isiltasuna (Eneritz Artetxe Aranaz eta Dxusturi Teatroa), Mami Lebrun (Kepa Errasti eta Xake Produkzioak) eta Hiru geltoki lurrun (Galder Perez).

Aurkezpen digitalean, Eneritz Artetxe Aranaz, Kepa Errasti, Galder Perez egileek, eta Oier Guillan editoreak parte hartuko dute.

Eneritz Artetxe Aranazen Isiltasuna lanean bi obra argitaratu dira, Isiltasuna bera (antzeztu gabea) eta Karramarroa (antzeztua). Liburuko hitzaurrea Patricia Urrutiak egin du eta azala Idoia Beratarbide Arrietak.
Kepa Errastiren Mami Lebrun (antzeztua, 2018ko Donostia Antzerki Saria) obra ezaguna da, eta Esukal herriko makina bat aretotan egina.Kasu honetan, hitzaurrea Ainara Ortegak egin du eta azala Ane Pikazak.
Azkenik, Galder Perezen Hiru geltoki lurrun izeneko lanean hiru obra plazaratzen dira: Lurrun minez (aurrestreinatua), Lau metrora (antzeztugabea) eta Off the record (antzeztua). Laneko hitzaurrea Ane Zabala aktoreak egin du, hitzostea Gaizka Sarasolak, eta lanaren azala Gontzal Gutierrezek.

“Hiru liburu berri hauetan feminismoa, homosexualitatea, zentsura, memoria historikoa… Egungo jendartean dauden kezkak gorpuzteko ahalegina egin dute egileek eta, besteak beste, horixe da euskal irakurlegoari eskaini nahi dioguna: kezka garaikideak gorpuzteko ahalegin anitz bat, bide batez, apurka, egungo euskal teatroaren erretratua egiteko aukera emango diguna.”

Arduradunek esan duten moduan, proiektua fintzen saiatu dira eta asko ikasteko duten arren, lanean gogotsu dabiltza. Oraintxe EHAZEko hainbat kide dabiltza Ganbilako edizio lanetan, Susako lantaldearekin elkarlanean: Gaizka Sarasola, Arantzazu Fernandez, Maider Galarza, Agus Perez, Idoia Gereñu, Pablo Barrio, eta Oier Guillan. Horiekin ere, Idoia Beratarbidek, Allende Arnaizek eta Joseba Roldanek osatutako lantaldeak egin ditu diseinua eta maketazioa.

Hurrengo bi labealdietan egile hauen lanak argitaratuko dituzte: Erika Olaizola, Agurtzane Intxaurraga/Arantxa Iturbe, Sarah Kane, Amancay Gaztañaga, Jon Gerediaga eta Gaizka Sarasola.

Hortaz, Ganbila saileko lan berrien aurkezpen presentziala eta telematikoa egingo dute ekainaren 9an (asteartea) 12:00etan, Bilboko Biran eta Susaren Youtube kanalean aldi berean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button