ESZENA

“Antzerki Arineko Jardunaldiak” Pabilioi 6 aretoan

P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak, Bilboko Udalaren Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta, aurtengo Antzerki Arineko Jardunaldietarako deialdia zabaldu du. Jardunaldiok martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean izango dira P6ko gune ezberdinetan.

Aurkeztu beharreko antzezlanak gaia eta estiloa libreak izango dira, areto txikietan antzezteko modukoak, eta gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute. Euskarazko edota gaztelaniazko testuak jatorrizkoak eta estreinatu gabeak izan behar dira.

Edizio honetarako 10 lan hautatuko dira, eta Café Bilbaok antolaturiko Teatro Laburreko Sarien artean, muntai horien barruan bat aukeratuko da.

Alex Angulo Antzerki Arineko Saria banatuko da; 3.000 euroko diru sari hori Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emango zaio.  Horretaz gain, Kriselu saria euskarazko muntaiarik onenarentzat, eta Café Bar Bilbao Produkziorako Sari Berezia ere banatuko dira. Aurrekoekin batera, Antzezle Onenaren Saria eta Ikusleen Saria banatuko dira.

Antzerki Arinaren VII. Jardunaldietan parte hartzeko epea otsailaren 10ean amaituko da.

Informazio guztia: Pabilioi 6.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button