ESZENA

“Antzerki Arinak” Bilboko auzoetan, Gabonetako kultur jardueren eskutik

Gabon egunen inguruan ere, Bilboko auzo eta barrutietan askotariko kultur jarduerak ondu ditu Bilboko Udaleko Kultura Sailak, eta urtarrilaren 3ra bitarte, horien artean, Zorrotza, Basurto, Olabeaga eta Altamirako udaltegietan izango den Antzerki Arina zikloa duzue.

Hala, ostiralean, abenduaren 13an, hasiko da zikloa Zorrotzako Auzoka zentroan eta familiartean gozatzeko 20 minutuko hainbat saio egingo dituzte. Ostiraleko protagonista, Pez Limbo konpainia izango da, 3 antzerki obra laburrekin:  ¿Espinazo o callos?,  Mamá Gallina  eta Boxers, humor de perros. Guztiak 13 urtetik gorako publiko ororentzat, eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, denak segidan eskainiko dira.

Datoren astean egingo du aurrera egitarauak eta Basurtuko udaltegian,  abenduaren 18an, Kabia Teatroaren  El árbol de Hiroshima  antzerki arinaren emanaldi bikoitza (19:00 eta 19:45ean); eta 20an, Imanol Ituñoren Magia a tutiplén (18:30) ikuskizuna eskainiko ditu zikloak. Bertaratzen denak, magia erruz izango du eta kartak, bolak, sokak, agerpenak eta desagerpenak ikusiko ditu parte-hartzea  bultzatzen duen magia-saio bihurrian.

Egitarauak urtarrilaren 3ra bitarte, beste 7 saio gehiago oholtzaratuko ditu. Hala, Olabeagan, abeduaren 22an, eta Altamian abenduaren 27an, izango da antzerkiaz gozatzeko aukerarik, Pez Limbo, Goitibera eta Carmen Pardo& Nati Ortiz de Zarate konpainien eskutik. Azken hauek, Ojos que no ven… o, de tal palo, tal ardilla lana estreinatuko dute.

Euskarazko emanaldiaren saio bakarra ondu dute aurten,  gerra garaiko maitasunezko istorio batekin, Amatxik dixit  lana. Goitibera konpainiaren obra hau, abenduaren 27an Zorrotzan, 19:00etan eskainiko da.

Egitarauaren xehetasun eta informazio osoa, hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button