ESZENA

“Antzerki arina”, Bilboko Pabilioi 6 aretoan

Bilboko Pabilioi 6 aretoak Antzerki arina programaren laugarren edizioa abiatu du. Hala, apirilaren 24ra arte, gehienez 20 minutuko iraupena duten lanak taularatuko dira. Guztira, hamalau pieza ikusi ahalko dira, Amigos con Derecho a Robo, Dron, El Árbol de Hiroshima edo Arantxa Iturbek euskaraz idatzitako Lagunik Onena.

Euskarazko testu horrek Cafe Bilbao Antzerki Gidoi Laburren Euskarazko saria jaso du aurten. Leire López del Pueyo eta Tania Fornieles aktoreek antzeztuko dute obra, Reyes Moleres eta Crescen Blázquez-en zuzendaritzapean.

Antzezlanak 20 minutu irauten du eta hauxe kontatzen du: “Bi emakumezko ezezagun, telefonoz hizketan, itxaron gela batean ari dira. Biek telefono bat baino gehiago dituzte esku artean. Batek, behartuta. Besteak, telefonoa libre nahi duelako espero duen deia iritsiko zaion itxaropenetan”.

Antzezlan makina bat dago. Euren gaineko xehetasunak eta ordutegiak kontsultatzeko: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button