ESZENA

“Antzerkia eta hitzak” ekimena, Bilbozaharra euskaltegiak antolaturik

Antzerkia eta hitzak nahastuko dira Bilboko Bilbozaharra euskaltegiak antolaturiko Forum ekitaldian, azaroaren 19 eta 20an.

Antzerki Eguna bihar abiaraziko dute bi emanaldirekin: Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña eta Agur eta Dolor. Lehengoa Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako lana da eta bertako aktore nagusia Mikel Martinez da. “Establezimenduko jabeak ohiko bezeroei kaña bat nola zerbitzatu behar den azaltzea erabaki du, baina askoz harago joango da, eta bakarrizketa horretan, tabernariak bere beldurrak, kezkak, alhadurak, ilusioak, desio frustratuak eta nahiak aditzera emango ditu, gizarte-eztabaidarako gai jakingarriak ere mahaigaineratuz”.
Amancay Gaztañagak zuzenduriko bigarren piezan, Miren Gaztañaga eta Iraia Elias aktoreek honako hausnarketak planteatzen dituzte: “Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri koxkor. Nola egin aurrera? Norantz jo? Bi emakume sorkuntzaren aurrean. Kultura eta bere pisua, bere eragina. Eta bakoitzaren barne mamuak… Nora garamatzate?”.

Hurrengo egunean, azaroak 20, hitzak izango dira protagonista, eta horretarako Bernardo Atxagaren azken liburuaren aurkezpena antolatu da, Idazle bat Robinsonen uhartean titulupean. Pamielak honakoa esan du lanaren gainean: “Ezagutzen genuen lehendik ere Atxagaren ahalmen poetiko handia, unibertso osoak eta sakonak eraikitzeko gaitasuna. Narratzaile aparta dela ere bagenekien. Dohain horietaz gozatzeko aukera izango du irakurleak Etxeak eta hilobiak honetan. Betiko Atxaga dugu, alde horretatik. Baina ofizioak findutako idazkerarekin dator oraingoan. Heldutasunak ondutako begiradarekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button