ARTEA

Antonio Taberneroren lanak Iruñeko Contraluz galerian

Tabernero Madrileko Real Sociedad Fotografica delakotik iragandako egilea da. Autodidakta da, eta munduarekiko ikuspegi ironikoa gordetzen jakin izan du, boladetako korronte artistikoekin urraketa sortuz.

Erakusketaren harira, berak idaztitako testuan hala dio: "Ez dizut eskatzen bide-bazterreko begirada hau ulertzeko. Euria da kristala gandutzen duen lurrunaren atzean. Urrats tristea da, larrazkenaren haizeak dorpeturik, zuhaitzak paisaiaren kontra tindatzen direlarik.
Zure ispiluan paisaia eraldatua ikusi dut. Dena ezereza da naturaren izatean. Goiza zure arimaren zatiak dira; pintura faltsuak dirudite gehiegizko errealitatean. Mende erditik hona mundua dadaista da.
Goizalbatik paseo bat da, egun laburrak. Intuizioa bilatzen dut zeruaren ihesaldian. Behin eta berriz begiratzen dut zeru hori.(…)"

Contraluz galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button