LITERATURA

Annie Ernauxen “Emakume bat”

Annie Ernaux idazle frantziarra da, eta herri horretan arrakastatsua gainera. Bere idazlan guztietan autobiografikoak direla esan daiteke, eta hala, fikzioa baztertuta, bere bizitzari buruzko pasarteak kontatu ditu bere lanetan, konkretuki bere familiaren egoerari buruzkoak.
Txalapartatik jaso dugun Emakume bat izenekoan, gure ama izan litekeenaren gaineko zertzeladak ematen ditu. Bere amaren bizitza, ahaleginak, miseriak, tragediak, poztasunak eta bereziki azken uneak kontatzen ditu modu hunkigarrian.

Liburuaren kontrazalean honela dator azalduta: “Gorputza eta memoria apurka-apurka hustu dizkion gaixotasun luze baten ostean, Annie Ernauxen ama zahar-etxe batean hil da. Herio hurrenean, idazleak amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina… Hala, bada, alabaren kontakizun gordinean, bi emakumeen historia pertsonalek talka egiten dute eta, aldi berean, gainjartzen dira.”

Diogun bezala, oso liburu hunkigarria, tentuz idatzia, non bakoitzak bere  amaren gaineko emozioak ematean, ispilaturik senti daitekeen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button