BESTELAKOAK

Krimenaren erradiografia, Iruñean

Pamplona Negra, radiografía del crimen izenburuko jardunaldiak egingo dira bihartik larunbatera bitarte, Baluarten. Noir generoari buruzko makina bat jardunaldi biltzen ditu ekimenak: zine-emanaldika, hitzaldiak, tailerrak eta mahai-inguruak, besteak beste.

Bihar, esaterako, Carlos Zanon idazle bartzelonar ezagunak nobela beltzaren inguruko tailerra hasiko du, 16:00etan. Bi ordu geroago, Rosa Ribas idazleak Están ahí. A veces veo personajes izenburuko hitzaldia emango du.

19:15ean, Rafa Guerrero detektibe pribatuak ondoko gaia jorratuko du: Detectives privados: sabuesos del s. XXI. Azkenik, 20:30ean, Hijos de Mary Shelley antzerki-konpainiak El hogar del Monstruo antzezlana taularatuko du.

Ostiralean, halaber, euskarazko nobela beltza landuko dute Aingeru Epaltza, Jon Arretxe, Eneko Aizpurua, Jon Alonso idazleek. Zinearen harira, asteazkenean, Jacques Tourneur zinegilearen maisulan beltza pantailaratuko da: Out of the past (1947). Larunbatean, amaitzeko, kontzertua izango da, Ensemble Contrastes taldearen eskutik.

Egitarauaren inguruko xehetasun guztiak: baluarte.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button