ARTEA

Anna Taratielek erakusketa paratu du SC Gallery-n

Bilboko SC Gallery guneak Anna Taratiel (Terrassa, 1982) artistak hamar margolan hartuko ditu abenduaren 4ra bitarte, Región factible (Lurralde egingarri) izenburupean.

Taratiel hiri-guneetan zein tailerrean aritzen da. Halere, egun, lan gehiena estudioan lantzen du. Bere lana, baina, kalean sortu eta garatu da, eta kaleko eta hiriko artearen zantzuak bere pinturetan islatzen dira.

Taratielen lanak, hain justu, Bilbo Zaharreko zenbait eraikinetako fatxadetan ikus daitezke. Geometriez eta kolorez jositako obrak dira, eta SC Gallery-n paratutakoak ere antzekoak dira. Hiri-arteko artista garrantzitsua da, nazioartean ospetsua.

Bere obran abstrakzio geometrikoa jorratzen du, eta espazioarekin eta kolorearekin mantentzen duen harreman kontzeptual, konpositibo eta teknikoaren bidez, emozioak sortarazten ditu ikuslearengan.

Hala, katalanaren proposamen artistiko kolorearen, geometrien eta konposizioaren inguruan ardazten da, “barruko paisaiak” eraikitzeko asmoz. Paisaia horietan bere aldarteak eta bizipenak islatzen dira. Leku poetiko anbiguoak gogorazten dituzte eta inpaktu bisual handia eragiten dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu