BESTELAKOAK

Animalien defentsaren aldarri hunkigarria irudietan, Donostian

Aiete Kultur Etxeak antolatuta, eta irailaren 8ra arte, Ted van der Hulst argazkilari holandarrak bere fokuaren bitartez JAAN (Jakarta Animal Aid Network) elkartearen lanaren berri ematen du, eta Dennis orangutan-kumearen historia kontatzeaz gain, Indonesiako uharteetan palma-olioaren plantazioek desagertzeko arriskuan dauden animalia hauen azkeneko baso eta habitatak suntsitzen ari direla salatzen du.

Erakusketa honek, Dennis orangutan kumeak bere bizi laburrean izan duen ibilbide gogorra erakusten dio bisitariari. Hala, Baliko animalia trafikari baten hatzaparretatik, 2015ean erreskatatu zenetik, basoan bere amarekin ikasi beharko lituzkeen abilidadeak haurtzaindegi eta eskola espezializatuetan ikasi behar izan dituela kontatzen du.

Dennis aurten itzuliko da bere basora, abuztuan, oihaneko eskola berezituan, bere habitatera itzultzeko orangutan handiagoengandik bere kabuz bizitzen irakatsi diotenean.

Ted van der Hulst (Utrecht, 1982) argazkilariaren estilo gogokoena zuri-beltza da eta hori da bere lanetan gehien erabiltzen duena. Argazkilaritza ikasi zuen Amsterdameko Fotovakschool eskolan eta erretratuen argazkilari gisa graduatu zen.
Balira bizitzera joan zenean, animalien legez kanpoko merkataritzaren aurka borrokatzea eta herritarrei animalien tratu txarrak ikusaraztea helburu duen  Jakartako animalientzako laguntza sarea elkartearen proiektu honekin erabat murgilduta dago egun.

Informazio gehiagorako, ikus DonostiaKultura web ataria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button