IKUS-ENTZUN

“Animadeba”, nazioarteko animazio zinemaldi bilakaturik

Animadeba hamarkada luzeko ibilbide arrakastatsuaren ostean, mostra izateari utziko dio eta nazioarteko jaialdi bihurtuko da aurten. Ekainaren 19an hasi eta  23ra bitarte luzatuko da Debako herrian.

Debako Udalak antolatutako Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiak parte-hartze marka guztiak gainditu ditu, eta ia 1400 film jaso ditu (Ameriketako Estatu Batuetakoak dira aurkeztutako 125 lan, Frantziakoak 120 eta Iranekoak 91; Erresuma Batuetatik, berriz, 86 film labur aurkeztu dituzte, Indiatik 63 eta Espainiatik 63).

Hamar film laburrek parte hartuko dute Sail Ofizialean eta beste hainbeste Nuevos Realizadores-Zuzendari Berriak EHU sailean. Sekzio Ofizialean hautatuak izan diren 10 proposamenek 500 euroko saria jasoko dute lehiaketan hautatuak izanagatik.
Banatuko diren sariak honakoak dira: Film Laburrik onena, Gidoirik onena, eta Ikuslearen Saria. Bestalde, Nuevos Realizadores/ Zuzendari Berriak sekzioan sari bakarra egongo da, 300 eurokoa, eta EHUk emango duena.

Gazte zein helduei zuzenduriko animaziozko film luze eta film laburren proiekzioez gain, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta klase magistralak eskainiko ditu jaialdiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button