BESTELAKOAK

Animadeba jaialdiak VII. Gortina Lehiaketa deitu du

Debako Udalak VII. Gortina Lehiaketa jarri du martxan Animadeba 2016 animazio zinema jaialdiri begira. Aurtengo irabazleak 700€ eta oroigarria eramango ditu, eta gainera 2016eko edizioko sesioak zabalduko ditu.

Betiko legez, lanak edozein animazio teknikatan egin daitezke eta 30 segundoko iraupena eduki behar dute. Beharrezkoa izango da gortina guztiek ANIMADEBA 2016-ko logotipoa edukitzea. Gaia librea izango da, baina, beti ere, jaialdiaren promozioari zuzendua. Teknika, originaltasuna eta gaia baloratuko dira.

Lana bidaltzeko epea 2015ko abenduaren 13an amaituko da.

Aurkezteko artxibo digital bat bidali beharko da animadeba@gmail.com  helbidera edo Debako Udaletxera (Portu kalea, 1 | 20820 Deba).

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button