BESTELAKOAK

Helduen Euskalduntzea eta Etorkinak Ipar Euskal Herrian

Ikerketa honek euskara ikasten duten Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertzen ditu, herrikoenak eta etorkinenak bereiziz. Euskal Herrian, Ipar Euskal Herrian, nahiz Hego Euskal Herrian, sortuak ez den jendea etorkina da. Euskal Herrian sortu dena bertakoa, herrikoa da. Emaitzak AEK-ko ikasleen matrikulazio-fitxetan oinarritzen dira.

Etorkin horiei buruzko datu sozio- eta demolinguistikoak azaltzen dira eta herrikoenekin konparatzen, ondoko aldagaien arabera: sexua, adina, sorterria, lan-egoera, lanbidea, ikasketa maila, atzerriko hizkuntza ezagutza, Euskal Herrian egonaldiko luzera, familiaren euskararen ezagutza, etab. Gainera zortzi motibapen aukerak eta hamar irakaskuntzaren helburu aukerak aztertzen dira.

Laburbilduz hona emaitza nagusienak:
Herrikoak etorkinak baino gehiago dira AEKan, baina diferentzia tipitzen da. 2008-2009an herrikoak %52 dira eta etorkinak %48. Emazteak gizonak baino gehiago dira, %53 versus %47, eta herrikoetan are gehiago.
Ikasleak gero eta zaharragoak dira, baina herrikoak etorkinak baino gazteagoak dira.
Lanean ari dira gehienak (%67) eta langile gehiago bada herriko ikasleetan (%71) ezinez eta etorkinetan (%62). Erretretan direnak gero eta gehiago dira bi multzoetan.
Etorkinen ikasketa-maila herrikoena baino gorago da. Unibertsitateko ikasketak egin dituztenak %52 dira, herrikoak %40.

Hizkuntza gaitasunari begira eta euskara kontuan hartu gabe, gehiengo handia elebiduna edo eleanitza da : herrikoetan %61, etorkinetan %71. Hizkuntzak bereiziz frantsesdun elebakarren multzoa da multzorik handiena da, herrikoetan (%39), bai eta ere etorkinetan (%29). Gaztelania eta ingelesa dira beste hizkuntza mintzatuenak.

Euskaltzaindiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button