MUSIKA

Angelus Apatrida, Hilotz eta Overloud metal bandek Donostian joko dute

Metal zaleek ezinbesteko hitzordua dute bihar, hilak 12, Donostiako Larratxo Kultur Etxean, izan ere, hiru metal talde ahaltsu igoko dira oholtzara: Angelus Apatrida, Hilotz  eta Overloud. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

Red Ribbon Music agentziaren arabera, Angelus Apatrida Estatuko heavy metal garrantzitsuena da. Iaz, bira handi bat burutu zuten munduan barrean: kartel-buru aritu ziren Latinoamerikako zortzi herrialdetan, Txinan 20 kontzertu eman zituzten, Australian hiru eta Japonia eta Taiwanen ere izan ziren.

Bi disko autoekoitzi ostean, Angelus Apatrida Century Media zigiluarekin sinatu zuen, eta diskoetxe horren laguntzaz beste hiru disko argitaratu dituzte. Azkena, 2015eko urtarrilean plazaratu zen eta sekulako harrera ona izan zuen hedabide eta zaleen artean, izan ere, disko hori tarteko, 410 kontzertu egin dituzte mundu osoan, 26 hilabeteko epe luzean.

Bestalde, Hilotz Hilotz death eta black metal banda da. Hirukoteak Giza Ankerkeria izenburuko lehen diskoa argitaratu zuen 2016an, eta egun, lan berri prestatzen ari da taldekide berriekin batera.

Azkenik, Donostiako Overloud “Euskadin egindako hard rockaren ordezkariak dira”. Altered Ego izenburuko bigarren diskoak oso harrera ona izan du eta horren ondorioz, Alemanian ere jo dute. Oraintsu, hirugarren lana argitaratu dute, Loud Machine. “Erreferentea dira Estatuan egiten den rock gogorrari dagokionez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button