MUSIKA

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak “Maketa Lehiaketa” antolatu du

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, hirugarren urtez, bere Maketa Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa 25 urtetik beherako ikasle edo musikariei zuzendua dago.

Bidali beharreko abestiak letrarik balu erabiliko den hizkuntza euskara izango da, gainera, abestiak inon argitaratu gabea izan behar du. Grabazioan edozein instrumentu erabili liteke, baina ezinbesteko baldintza izango da tartean trikitixa edota panderoa agertzea.

Taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo-eta panderoa oinarri hartuta, bideoz aurkeztu behar dira proposamenak.  Bideoak maiatzaren 13a baino lehen aurkeztu behar dira.

Aurkezten diren talde guztietatik 10 aukeratuko dira eta horien abestiekin CD bat grabatuko da  ekainaren erditik aurrera.

Bete beharreko baldintza guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button