Nontzeberri

Angel Moraza Ruiz pintorearen margolanak, Gasteizen

Gasteizen kokatutako Vital Fundazioaren Araba aretoan, Angel Moraza Ruiz pintore gasteiztarra omendu dute,  bere jaiotzaren 101. urteurrenaren harira. Horretarako orain arte erakutsi ez diren hainbat koadro paratu dituzte, bai eta pintorearen inguruko bideo biografikoa ere. Lanok uztailaren 28ra arte daude ikusgai.

Vital Fundazioaren arabera, “Pajarita taldearen sortzailetako bat izan zen (Angel Moraza Ruiz). Batez ere paisaiak margotzen zituzten Arabako margolari taldea zen hori, eta garai hartan nagusi zen Diaz Olanoren akademizismoa hautsi zuten”.

Hala, akademizsmo horren aurrean, Angel Moraza Ruizekausartagoa eta espontaneoagoa” proposatu zuen, “Gasteizko gizartearen gustu estetiko moldakorragoen eta atseginagoen gainetik joanda”.

Exit mobile version