ARTEA

Angel Calveteren erakusketa, Zornotzan

Angel Calvete Zumalde pintore zornotzarrak Basoa eta bere esentzia izenburuko erakusketa inauguratuko du, abenduaren 1ean, bere udalerriko Zelaieta zentroko erakusketa gelan. Erakusketa zabalik egongo da abenduaren 20ra arte.

Erakusketan basoaren inguruko marrazkiak eta margolanak paratu ditu artista bizkaitarrak, izan ere, azken bi urte eta erdian basoa hartu du ardatz bere jardunean, eta ez bakarrik pinturan eta marrazkigintzan, baita eskulturan ere.

Bada, basoa ikur sinbolikoa izatetik, benetako aztergai bihurtu da pintore zornotzarrarentzat. Artistaren hitzetan, “Irudikapenaren zehaztasunetik harago joanda, malenkonia, nostalgia edo edertasunaren bilatze soila dira honetara bultzatzen nautenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button