ARTEA

Andrew Gangoitiren “f-hole”

Joan den astean inauguratu zen Andrew Gangoitiren f-hole Bilbao Arte Fundazioaren zentroan. Joan den urtean garatu zuen artista honek lan hau, zentroak berak emandako beka bati esker.

Instalazioa, zentroaren eremu arkitektonikoak dituen espazioak kontuan hartuta eginda izan da, eta hil honen 24ra bitartean egongo da ikusgai.

Oihana Cabrera adituak obra honen gaineko zertzelada zehatzak eman ditu: “Andrew Gangoitiren altzairuzko kableen lehen piezen artean kokatzea, hein batean, hirurogeietako hamarkadako earthworks haietara joatea da. Egileak esku hartzen du erakusketa-espazioetako arkitekturan. Forma geometrikoak marrazten dituzten linea mehen bitartez, aurrean jartzen zaion baina menderatzen ez duen espazio hutsa inbaditzen du. Begirune sakoneko giro batean egiten ditu bere interbentzioak, arkitektura-espazioarekin eta arkitektura espazioarentzat, zentzu berezi batez hornituz, zeinarekin haren berrirakurketa bat, berregituratze bat planteatzen baitu. Hala, hutsunea eta gainerako elementu espazialak, beste testuinguru batean sumatu gabe gera zitezkeenak, presentzia eta monumentaltasun handiagoz janzten dira.

Andrewk eraikinenik seguruenen eraikuntza balitz bezala jasotzen ditu bere eskulturak. Haren zirriborroak marrazki teknikoak dira, neurriz, akotazioz eta eskalez betetako egiazko eraikuntza-planoak; eta haren lan metodologiak, metodikoa eta guztiz zehatza izanik, arkitekto baten jardunbidea gogorarazten du.
Bere lanai sendotasuna darie alde guztietatik eraikin batez bezala.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button