IKUS-ENTZUN

Andrei Konchalovskyren “The Postman’s White Nights” aurkeztuko du FASek

Bilboko FAS zineklubak Andrei Konchalovsky  zuzendari errusiarraren The Postman’s White Nights (2014) lana pantailaratuko du bihar, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia Alfonso C. Vallejok aurkeztuko du.

Andréi Tarkovski zinegile, lagun eta lankideari eginiko omenaldia da filma. FASen arabera, “irudi poetikoen bidez kontaturiko filma da, irudiok bidaia emozional batera eramaten gaituzte protagonistaren bitartez”.

Filmak hauxe kontatzen du: Kenozero lakuan isolaturiko komunitate bat bizi da. Postaria, bi munduen arteko lotura bakarra da. Gertakari parearen ostean, postariak bizitzaren funtsa erakutsiko dion bidaia egingo du.

Fikziozko filma da, baina estilo dokumentala ere nabaritzen da tarteka; inprobisazioa ere erabiltzen du. Filmaren argazkia, gainera, ikusgarria da. Veneziako Jaialdian Zuzendari Onenaren saria jaso zuen Konchalovskyk.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button