IKUS-ENTZUN

Zinema solidarioaren koherentzia

Gaurtik, martxoaren 10etik maiatzaren 7ra arte, Costa-Gavras zuzendariari eskainitako ziklo berri bat abiatuko da BilbaoArteko Art House Zinemaren barruan. Konstantinos Gavras Greziako eta Frantziako film zuzendaria ikusmolde politiko ezkertiarrarengatik da ezaguna.

Zuzendari greziarrari buruzko atzera begirako horrek zortzi film bilduko ditu. BilbaoArte Fundazioak esan duenez, eskainiko den ibilbidea “bere hastapenetan eta azken garaian gelditzen da. Beti borrokalaria eta beti konprometitua den zinema baten mende erdia biltzen duten zortzi film luze. Zortzi hitzordu zinemagile baten zinematografian sakontzeko, greziar eta frantses izaera bikoitzean Europako zinema deitzen dugun horren idiosinkrasia islatzen baitu.
Duela hilabete gutxi, Zinemaldiak bere sari nagusia eman zion. Handietako bati egindako aitortza izan zen. Egia da zinema oro politikoa dela, baina zinemagile gutxi dira mundua hobetzeko bide gisa politikara jotzeko gai direnak”.

Diogun legez, gaur berton abiatuko da zikloa Adults in the room filmarekin. Boterearen sare krudelean atrapaturik dagoen pertsona talde baten istorioa da filma. Europak santzioak jarriko dizkio Greziari, urrikalmendurik gabe. Irteerarik gabeko tranpa klaustrofobiko bilakatuko da egoera, eta protagonistak, kontrakoa dirudien arren, dibertituko dira.

Costa Gavras: zinema solidarioaren koherentzia zikloaren hitzordu guztiak kontsultatzeko: BilbaoArte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button