MUSIKA

Andoaingo R taldeak Deustun eta Durangon joko du

Andoaingo R post hardcore taldea 90eko hamarkadaren erdialdean osatu zen. Martxa lasaia izan dute beti. Hala, 2000 urtean argitaratu zuten 10 abestiz osatutako maketa eta, 2 urte geroago 5 abestiz osatutako EPa. 2003 urtean iritsi zen lehen lan luzea Hedatuz, Metak diskoetxearen eskutik. 2009 urtean Uneak euren azken diskoa argitaratu zuen Bonberenea Ekintzak zigiluaren laguntzarekin. Bertan 9 kantu berri bildu zituzten, "iraganean ainguratu gabe baina sustraiak ahaztu gabe".

Larunbatean, hilak 22, Deustuko Gazte Lokalean izango da Gasteizko Los Erizo eta Antonio Ferez kantautorearekin. Los Erizo, Mission of Burma eta Hüsker Dü bezalako taldeetatik edaten duen hirukotea da eta gaztelaniaz abesten du. Biekin batera Antonio Ferez kantautorea ere izango da.

Astebete geroago, Durangoko Pleteruenan joko du Ama Say eta Gora Japon taldeekin batera. Ama Say-k, halaber, Ren Fan (Bonberena Ekintzak) lana aurkeztuko du. Gora Japon bikoteak, berriz, kantu erritmiko berriak aurkeztuko ditu, orain arte CD bakarra argitaratu du Bidehuts plataformaren laguntzarekin.
Bi biak aintzat hartzeko hitzorduak dira, Euskal Herriko rock panoramako talde interesgarriak biltzen baitituzte.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button